Eguzkitan blai! eta kirol udalekuez gozatzeko aukera izango dute haurrek, Bertan bulegoan, udaletxean edo www.urnieta.eus webgunean izena emanda.
Eguzkitan blai!
Bost txanda egongo dira, ekainaren 26tik uztailaren 28ra. 10:00etatik 13:00etara izango dira udalekuak, zaintza ordutegiarekin (8:30etik 13:30era). 2011-2019 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.
Kirol udalekuak
Bost txanda egongo dira, ekainaren 26tik uztailaren 28ra. 10:00etatik 13:00etara izango dira udalekuak (asteazken eta ostiraletan 9:30-13:30), zaintza ordutegiarekin (8:30etik 13:30era). 2011-2014 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.