Herri kirolei amaiera eman bezain pronto hasi zen eguerdiko poteoa. Horrela, tabernaz taberna izan ziren herrian barrena, San Juan plazara ailegatu eta herri bazkariari ekiteko. Nork bere etxetik eraman zuen janaria eta ehundik gora herrikidek gozatu zuten eguerdiaz.
Bingo musikatuak eman zion hasiera arratsaldeari, eta manifestazioa baino lehen, askotariko pankartak egiteko aukera izan zuten, haurrek, gazteek eta helduek. "Ez dadila eten haria" lemapean eman zioten itzuliari, eta Poxta Zaharren hogei urteko ibilbideko aldarrikapenekin bete zituzten kaleak.
Musikak borobildu zuen eguna, iluntzean hasi eta gaueko ordu txikietara bitarteko hitzorduekin, guztiak, beti ere, herriko kideak: 10etan makulu, Nahi eta ezin, eta The Roristak. Ondoren, DJ-en txanda izan zen, eta DJ Katxorro, DJ Kyxo eta Pedramax, DJ Albabarruna eta DJ Atxukarro.