Kantu-kalejira egingo du Kantazaunek, hilaren azken ostiralean

Aiurri 2023ko api. 24a, 08:46

Kantu-kalejirarekin herriko kaleak zeharkatuko ditu Kantazaunek ostiral honetan, ohiturari jarraiki. Abiapuntua arratsaldeko 19:00etan izaten da San Joan plazan, eta, ondoren, bi orduko itzulia emango diote herriari.

Aurretik entsegu irekia egingo da bihar, apirilaren 25ean, 18:30ean, kiroldegiko boxetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!