Emaitza onak lortu dituzte Urnietako senior taldeek

Aiurri 2023ko api. 25a, 11:17

Urnietako emakumezkoen eta gizonezkoen senior taldeek emaitza onak lortu zituzten iragan asteburuan. 

Urnieta Quel Abogados emakumezkoen senior taldeak bi norgehiagoka jokatu zituen asteburuan. Lehena, ostiral arratsaldean, Orioko Zuhegan taldearen aurka (16-16). Maila ona erakutsi zuten, baina puntu bakarrarekin itzuli behar izan ziren etxera. Asteburuko bigarren partida bestelakoa izan zen, garaipena lortu baitzuten Ereintza Beissier taldearen aurka (16-18). Errenterriarrak ia partida osoan aurretik izan ziren arren, urnietarrek mailari eutsi eta, azken mementoan, aurre hartzea lortu zuten. Horiek horrela, asteburu gogor baten ostean, ezinbesteko hiru puntu lortu zituzten gorritxoek.

Gizonezkoen Urnieta Artola Harategiak ere garaipen ikusgarria lortu zuen Hernaniko taldearen aurka (20-33). Urnietarrak lehen minututik gailendu ziren, orain arte Euskal Ligan edukitako eskarmentua erakutsita. Atsedenaldira partida ongi bideratuta iritsi ziren, zortzi goleko aldearekin (9-17) eta, bigarren zatian, aise lehiatu jokatu zuten gorritxoek. Emaitza ona Kopan aurrera egiteko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!