Antia literatur-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia izango da, hilaren amaieran

Aiurri 2023ko api. 25a, 11:25

Artxiboko irudia

On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren XXIX. edizioko sari banaketa ekitaldia ostiral honetan gauzatuko da. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Sarobe arte eszenikoen gunean, euskaraz eta gonbidapenarekin.

Ekitaldia Luix Mitxelenak aurkeztuko du, eta Olatz Salvadorren musikarekin girotuta egongo da. Orotara, hiru kategoria egon dira aurten, haurrena, gazteena eta helduena. Bertaratu nahi duetenek aldez aurretik hartu beharko dute gonbidapena, Saroben bertan, astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00 bitarteko ordutegian. Online ere lor daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!