“Elbira” dokumentala, ikusgai, Saroben

Aiurri 2023ko api. 25a, 13:31

“Elbira” dokumentala proiektatuko da Saroben apirilaren 27an, arratsaldeko 19:00etan. Aurretik, hitzaurrea egingo dute Maripi Sarasola eta Arantxa Etxeberria Egape ikastolako irakasle-ohiek. Euskaraz izango da, gonbidapenarekin.

Sinopsia

Elbira Zipitria Irastortza hezitzaile eta euskaltzale aitzindariari buruzko dokumentala Fikziozko dokumental honek Zipitriaren bizitzako gertakizunetan sakonduko du, baita Euskal Herriari egindako ekarpenean ere. Elbira andereñoa gertutik ezagutu zuten pertsonak eta adituak izango ditugu protagonista eta haren istorioaren narratzaile. Elbira Zipitriaren bizitzaren pasarte fikzionatuen laguntzaz, haren jatorria, konpromiso politikoa, Iparraldera ihesa, itzulera eta jarduna kontatuko digute. Horiek izango dira: Mari Karmen Mitxelena, andereñoa, Orixe ikastolako sortzailea eta Elbira Zipitriaren laguna; Kontxita Beitia, andereñoa, Zurriola ikastolako sortzailea eta laguna; Mari Karmen Garmendia, andereñoa eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia; Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria; eta Iñigo Garaialde eta Koro Zumalabe, ikasle ohiak. Horretaz gain, Elbira Zipitriaren bizitzako hainbat pasarte fikzionatu ditu dokumentalak, haren ibilbidean jasotako argazkietan eta dokumentuetan oinarrituz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!