Bere ehungarren urtebetetzea zela eta, ospakizun txiki bat antolatu zitzaion Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzan, bertan bizi da eta azken urteotan.
Ehun urte bete zituen, joan den astelehenean, Sabina Sanchez Hernandez urnietarrak. Salamankakoa sortzez, sei anai-arrebetan gazteena da. Lau seme-alabaren ama, 1970ean Urnietara etorri zen familiarekin bizitzera eta herrian egin du bere bizitzako zatirik handiena.
Bere ehungarren urtebetetzea zela eta, ospakizun txiki bat antolatu zitzaion Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzan, bertan bizi da eta azken urteotan.