Elkarrekin Podemos koalizioak hautes-zerrenda aurkeztuko du Urnietan

Jon Ander Ubeda 2023ko api. 25a, 19:23

Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde koalizioa Andoainen eta Urnietan aurkeztuko da. Andoaingoa ezaguna zen, eta Urnietakoa gaur eman dute aditzera. Ez da ahaztu behar Espainiako Kongresurako 2015eko hauteskundeetan Podemos izan zela Urnietan bozkatuena.

Euskadin 66 udalerritan aurkeztuko da hauteskundeetara, 2019an baino 14 udalerri gehiagotan. Tartean, Andoainen eta Urnietan. Koalizioak zera nabarmendu du, ohar bidez: “Oinarriaren eta militantziaren eskutik, nabarmen handitu dugu gure presentzia udal hauteskundeetan; izan ere, lan handia egin dute duela lau urte hautestontzietan boto-paperik izan ez genuen udalerrietan hautagaitzak aurkeztu ahal izateko”. Koalizioak nabarmendu du laugarren indarra batu duela -Alianza Verde-, 2019ko hauteskundeei dagokienez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!