Ekintzaz blai dator maiatza, Gaztelekuaren eskutik

Aiurri 2023ko api. 27a, 10:33

Ekintzaz jositako programazioa antolatu du maiatzari begira Urnietako Gaztelekuak: bolo txapelketa, sukaldaritza tailerra, frontenis arratsaldea, grafiti arratsaldea, jolas librea, mahai jokoa eta buztin tailerra...

Gaztelekua 17:00etatik aurrera irekitzen da astelehenetik ostegunera LH6-DBH4 bitarteko gazteentzat. Ostiraletan berriz, ordutegi berean DBH-ko nerabeei zuzendua egoten da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!