Santa Kruz erromeria izango da Azkorte ermitan

Aiurri 2023ko apirilaren 27a

Santa Kruz erromeria ospatuko da maiatzaren 3an Azkorteko ermitan eta hainbat ekintza antolatu dira egun horri begira.

Azkortera bertaratu nahi duen ororentzak doako autobus zerbitzua egongo da Pintore kaletik 10:00-13:30 bitartean. Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu. Azken igoera 12:00etan izango da.

  • 11:00 Meza.
  • 12:30 Bertsolariak: Anjel Larrañaga eta Aratz Igartzabal. Trikitilariak: Ansorregi eta Larrañaga
    Halaber, txorizoa, odolkia eta edaria egongo dira.

Bestalde, maiatzaren 7rako ere prestatu dira ekintza batzuk:

  • 10:00 Tabernaren irekiera. Salda, txorizoa, odolkia eta edaria egongo dira.
  • 11:00 Meza Azkorteko ermitan
  • 12:00etatik aurrera herri kirolak eta trikitilariek girotutako erromeria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!