"Bidea da Borroka" komiki-liburuaren aurkezpena egingo dute Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek, Xoxokako Eskolan. Maiatzaren 5ean izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bertan, zuzeneko marrazkiez eta bertsoez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.