Egia da urteko festa garaietan erabiltzen dela, batez ere, beste gauzen artean estalpe gunerik ez daukagulako. Gure ustez estalpea frontoi estali bat izan liteke, pilota leku izatetik harago, erabilpen anitzetarako instalakuntza izango litzatekeena.
Goiburuko auzoan hainbat ekimen eta jarduera ekonomiko ere ematen dira, hala nola, baserrigintza, artzaintza, landetxe, ostalaritza, golfa eta abar. Ekipamendua osagarria izango litzateke, hainbat ekimen aurrera eraman ahal izateko, izan auzokoak zein herrikoak.
Eskaera:
Hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politiko guztiei eskatzen diegu, euren programen barruan Goiburun gune estalia jartzeko proiektua gehi dezatela; eta konpromisoa har dezatela agintaldi honetan zehar ekipamendu hau egikaritzekoa, horretarako Urnietaz gain dauden instituzioekin elkarlana (Foru Aldundia, Udala, Behemendi) bultzatuz.