Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen saria irabazi du Edu Muruamendiarazek

Aiurri 2023ko mai. 2a, 07:38
Aukeran

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen saria eskuratu du Edu Muruamendiarazek, urte hauetan guztietan oholtzan zein bertatik kanpo egindako lan guztiarengatik, baita Aukeran Dantza Konpainiaren mende laurdeneko ibilbideagatik ere. Maiatzaren 7an, igandearekin egingo da sari-banaketa ekitaldia, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Harekin batera, Iker Rodriguez Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko partaideari ere saria emango diote.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!