Santa Krutz erromeria izan da Azkorte ermitan

Aiurri 2023ko maiatzaren 3a

Erromeria izan zen joan da gaur goizean Azkorte ermitan, Santa krutz egunean. Ohiturak aginduta, lehenik, meza nagusia izan da baselizan, eta, jarraian, eguraldia lagun, trikixa zein panderoaren doinuez gozatzeko aukera izan dute Urnieta nahiz inguruko herrietatik bertaratutakoek, Jon Ansorregiren eta Anjel Larrañagaren eskutik. Jarraian, bertsotan aritu ziren, librean nahiz puntuka, Larrañaga bera Aratz Igartzabalekin batera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!