Saskibaloiko junior mailako Gipuzkoako Txapelketen finalak jokatuko dira Urnietan

Aiurri 2023ko mai. 4a, 12:21

Kirol-hitzordu garrantzitsua izango da astbeuru honetan Urnietako polikiroldegian: saskibaloiko junior mailako Gipuzkoako Txapelketen finalak jokatuko dira datorren igande honetan. 

Lehenik, gizonezkoen finala izango da, goizeko 10:00etan. Bertan, Oiarso OSKT 05 (Orereta) eta Aldapeta Maria ikastetxea (Donostia) lehiatuko dira. BIgarrneik,  eguerdiko 12:00etan hasiko da emakumezkoen finala. Hala, Inar optika ISB (Azpeitia-Azkoitia) eta Hemen Garbiketaz Eskoriatza KE (Eskoriatza) taldeek neurtuko dituzte indarrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!