Eusko Alderdi Jeltzaleak Urnietako Udal Hauteskundeetarako osatu duen taldearen eta programaren aurkezpena egingo du maiatzaren 7an, igandearekin. Lekaio kultur etxean izango da hitzordua, eguerdiko 12:30ean. Jorge Segurado Urnietako EAJ-ko zerrendaburuak eta Joseba Egibar Gipuzkoako Buru Batzarreko presidenteak hartuko dute hitza.