M28 Urnieta

Udal hauteskundeei begirako zerrenda eta programa aurkeztu ditu Eusko Alderdi Jeltzaleak: "Aurrera, batera!"

Alba Cabrera Jauregi 2023ko mai. 7a, 14:40

"Aurrera, batera!" lelopean, udal eta foru hauteskundeei begira ipini da Urnietako Eusko Alderdi Jeltzalea. Gaur eguerdian egin dute aurkezpena Lekaio kultur etxean, herriko hautes-zerrendaren berri emateko. Jorge Segurado orain arteko alkateak nahiz aurrera begirako alderdiaren zerrendaburuak hartu du hitza, baita  Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak ere.

Orain arteko ibilbideari jarraipena emateko asmoz da Segurado. Harekin batera honako hauexek aurkeztuko dira:

 1.    Jorge Segurado Iriondo.

 2.    Agurtzane Mercader Ubillos.

 3.    Ana Pozas Rodriguez (Independentea).

 4.    Ainhoa Ostolaza Etxaniz.

 5.    Mikel Martiarena Barkaiztegi.

 6.    Mikel Artola Pagola (Independentea).

 7.    Iñaki Muro Fernandez.

 8.    Manuel Mayoz Ostolaza (Independentea).

 9.    Maribel Zumalakarregi Alonso.

10.    Amaia Vaquero Montero.

11.    Beñat Goenaga Arruabarrena.

12.    Maria Pilar Sarasola Bulman.

13.    Guadalupe Martiarena Lizarazu.

14.     David Rosco Jorge

15.     Rosa Gonzalez Leal

16.     Mikel Pagola Tolosa

Seguradoren hitzetan, bere lana "zintzotasunez, apaltasunez, ausardiaz eta determinazioz" egiten jarraitzeko konpromisoa erakutsi nahi du datorren laurtekoan ere. Atzera begira jarri da, lehenik, hautagaia: "EAJn erakutsi dugu, beste behin, zailtasunei aurre egiteko eta  egoera zailak kudeatzeko gaitasuna dugula". Ondoren, etorkizunari erreparatuta, programaren puntu garrantzitsuenak azaldu ditu, besteak beste, martxan dauden proiektuak amaitzeko asmoa azaltzeaz gain: "Etorkizuneko Urnieta eraiki nahi dugu guztiok elkarrekin, herri adeitsua, irisgarria, gertukoa, inklusiboa, euskalduna, solidarioa, bizia, jasangarria, landatarra, parte-hartzailea eta modernoa izan dadin".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!