Erromeria-giroan, Azkorte ermitan

Aiurri 2023ko mai. 8a, 11:23

Ondo baino hobeto eman zioten amaiera asteari atzo Azkorte ermitan. Eguraldi txarraren iragarpenak iragarpen, makina bat jende gerturatu zen Ttakun kultur elkarteak Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean antolatutako urteroko ekimenera. Meza, herri-kirolak, erromeria... Horiez guztiez gozatzeko aukera izan zuten herritarrek, salda edan nahiz odolki edo txorizo pintxoa dastatu bitartean. 

(Txintxarri tokiko komunikabidearen argazki-galeriatik ateratako irudiak dira)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!