Aurrera doa Poxta Zaharren pala-txapelketa

Aiurri 2023ko mai. 10a, 11:14

Giro ederra biltzen da Kontzejupean astearte, ostegun eta ostiral arratsaldetan. Izan ere, binakako pala-txapelketa antola du bertan Poxta Zahar gazte kuadrillen elkarteak. Arratsaldeko 18:00etan hasita, hiru neurketa jolasten dira, 22 tantora. Hala, ekuatorera iritsi da txapelketa eta Gazte Festetan jokatuko da finala.

Adin ezberdinez osatutako dozena erdi pasa bikotek eman dute itzena txapelketan. Honatx, aurrera begira, gelditzen diren partidak:

Maiatzak 11
-Mikel/Jon vs Elgarrestarrak
-Aner/Axi vs Oihan/Salva

Maiatzak 12
-Niñotarrak vs Beñat/Alain
-Dani/Endika vs Erlaitz/Beñat
-Cuenca/Eli vs Aner/Axi

Maiatzak 16
-Elgarrestarrak vs Iturbetarrak
-Sergio/Borja vs Ibai/Igor
-Ainhoa/Alba vs Edorta/Aitor

Maiatzak 18
-Beñat/Alain vs Erlaitz/Beñat

Maiatzak 19
-Niñotarrak vs Dani/Endika

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!