San Juan 42ko espaloia moztu dute Plazido Muxika plazarako pasabide berria egiteko

Aiurri 2023ko mai. 11a, 12:20

San Juan kaletik Plazido Muxika plazara sartzeko pasabide berri bat egiten ari direla medio, lanek iraun bitartean, San Juan 42-ko espaloia moztuta egongo da.

Oinezkoentzat eta ibilgailuentzat egokituta egongo den pasabidea ahalbidetuko da. Horrela, emergentziaren bat gertatuz gero, anbulantziek edo beharrezkoak diren ibilgailuek bertaratzeko aukera izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!