Liburuaren festa antolatu dute Etxeberri plazako merkatariek

Aiurri 2023ko mai. 12a, 09:11

Liburuaren festa antolatu dute Etxeberri plazaren bueltan biltze ndiren merkatariek: "Esan diren eta ez diren hitzen eguna" lelopean. Ekainaren 11n izango da ekimena, hain justu ere, Etxeberri plazan. 

Goizeko 11:00etan irekiko du Garbiñe Larrea naturopatak egitaraua "Sendabelarrek dakitena" eta "Sendabelar baratzea" liburuen aurkezpenarekin. Ondoren, abesti topaketa izango da eguerdiko 13:00ean, Kantazaunen eskutik.

Bien bitartean, zizka-mizkak eskainiko dituzte Celtics Pub eta Biak kafetegiak. Hala, irakurketa txokoa ere egongo da, gonbidatu bereziekin, bita liburuak trukatzeko txokoa ere: irakurketa feminista, haur literatura, eleberri beltza...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!