Askotariko espezielitateak bermatuko dira datorren ikasturteari begira
- Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.
- Musika hizkuntza: edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko baliabidea. Astean ordubeteko bi saio.
- Espezialitateak: pianoa, trikitixa, biolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.
- Instrumentu taldeak: instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango dute.
Funtzionamendua eta zerbitzuak
- Ebaluazioa: ikasleak bi txosten jasoko ditu, bata otsailean eta bestea ekainean.
- Kontzertuak: abenduan eta ekainean eskainiko diren bi kontzertuez gain musika jarduera desberdinak egingo dira.
- Instrumentuen mailegua: ikasleek instrumentuaren mailegua eskatzeko aukera dute.
Tarifak
Ekainean jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Interesdunak matrikula onartu ondoren, 50 euroko lehenengo kobrantza egingo da uztailean. Gainerako kuota 9 hilerokotan banatuko da, irailetik maiatzera. Kobrantzak matrikula eskeran adierazitako kontuan kargatuko dira. Familia ugariek, familia ugariaren txartela aurkeztu beharko dute. Era berean, tarifa-murrizketa eskatzen duten ikasle guztiek dagozkien ziurtagiriekin egiaztatu beharko dute.