Kanpainaren azken txanpan, ekitaldia egingo du Urnietan herriko EH Bilduk: maiatzaren 25ean izango da alderdiaren ekimena, Zaldundegi plazan (euriarekin, Lekaion), arratsaldeko 19:30ean. Euken Garmendia zerrendaburuak eta Larraitz Ugartek hartuko dute hitza bertan. Azken hori, aurreko agintaldian, parlamentaria izan zen Eusko Legebiltzarrean, eta egun alderdiko komunikazio arduraduna da.