Kantu-kalejira egingo du Kantazaunek, ostiral honetan

Aiurri 2023ko mai. 22a, 08:48

Ohiturak aginduta, hilabeteko azken ostiralero lez, kalera aterako da Kantazaun, kantu-kalejirarekin. Hilaren 26an bilduko dira, oraingo honetan. Abiapuntua arratsaldeko 19:00etan izango da San Joan plazan, eta, ondoren, kalez kale joango da. Aurretik entsegua egingo da bihar, maiatzaren 23an, 18:30ean, kiroldegiko boxetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!