Gauzak horrela, eskaera bateratua bideratzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri dira eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuari eskatu diote premiazko bilera bat, hain zuzen ere, Espainiako Gobernuari egin beharreko eskaera elkarrekin lantzeko.
Eurite gogorrak
Joan zen maiatzaren 19tik 20rako gauean euri jasa handiak izan ziren Urumea bailaran eta kalte
handiak sortu zituen, Nafarroan ez ezik, Gipuzkoako lurraldean ere. Ereñotzu eta Pagoaga inguruan, esaterako, euri-jasek zenbait errepide, mendi-bide eta baserritan kalte larriak eragin zituzten. Kalte horiek Ereñotzu, Hernani eta Urnieta toki-erakundeen ardurapekoak dira.