M28 Urnieta

Garraio-zerbitzua egongo da, hauteskunde egunean, mugikortasun arazoren bat duten 65 urtetik gorako herritarrentzat

Urnietako Udalak garraio zerbitzua bermatuko die mugikortasun arazoren bat duten 65 urtetik gorako pertsonei hauteskundeetan, bozkatzera joateko, 11:00etik 13:30era bitartean. Zerbitzua erabiltzeko beharra dutenek eskaera egin beharko dute ondorengo telefono zenbakira deituta: 943464622. Eskaerak maiatzaren 27ko 12:00 arte egin ahal izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!