Izena emateko lehen txanda amaituta, bigarren aldi bat ahalbidetuko du Urnietako Udalak maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, plaza libreak betetzeko. Bi udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 28ra izango dira 5 txandatan. Eguzkitan blai! udalekuetan 2011-2019 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte eta kirol udalekuetan berriz, 2011-2014 urte bitartean jaiotakoek.
Interesa dutenek ondorengo lekuetan edo emailez gauzatu dezakete izen-ematea. Zalantzak argitzeko edo informazioa eskuratzeko ere bide horiek baliatu daitezke. Epe horretan plazak izen-emateen hurrenkeran esleituko dira.
- Bertan herritarren arreta zerbitzua
- Lekaio kultur etxea
- udalekuak@urnieta.eus