"Gure helburua gobernantza-eredu berri bat egitea da, zuekin, elkarrekin elkarlanean oinarritua", azaldu du Garmendiak urnietarren aurrean, "batez ere, herritarrei entzunaz, herritarrekin lan eginaz. Honek aldaketa bat behar du". Bere gain hartu nahi du alderdiak lidergotza, "herri hobe bat" eraikitze aldera, "ezkerretik begiratuta". Urnieta osatzen duten norbanako, kolektibo eta espazioei begira aurkeztu du alderdiak, kanpainan, herri-programa eta horrelaxe azaldu du ekitaldian ere: osasungintza publikoa, euskara, feminismoa, zaintza, parte-hartzea, hezkuntza publikoa, etxebizitza, gazteria, adineko jendea... Askotariko lan-ildoei eutsi nahi die Urnietako EH Bilduk datozen lau urteetan: "Herriarekin lan egitera gatoz".