M28 Urnieta

EAJ-PNVk hauteskundeak irabazi ditu, baina gehiengo osoa galdu du Urnietan

Jon Ander Ubeda 2023ko mai. 28a, 13:47

Aspaldiko emaitza ikusgarriena eskuratu du EH Bilduk, bost ordezkari lortuko baititu. Giltza PSE-EErengan dago. Euren bi botoak erabakiorrak izango dira, aginte-makila nori eman erabakitzeko.

Emaitzak:

  • EAJ-PNV 6 zinegotzi / 1057 boto
  • EH Bildu 5 zinegotzi / 873 boto
  • PSE-EE 2 zinegotzi / 375 boto
  • Elkarrekin Podemos 0 zinegotzi / 148 boto
  • PP 0 zinegotzi / 73 boto 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!