Horrez gain, parte hartzearekin kezkati agertu da: "Desastre bat da hain parte hartze txikia izatea. Zer pentsatua ematen du".
Giltza sozialistek daukate
Herme Gonzalezek protagonismo handia izango du agintaldi honetan. Gehiengo osorik gabe, bere bi botoak erabakiorrak izango dira. Ez bakarrik gobernu taldea osatzeko, baizik eta bozketa garrantzitsu guztietan. Eta ezaguna da sozialisten eta jeltzaleen arteko harremana ez dela bereziki ona, Urnietan.
Une honetan alkatetza nork eskuratuko duen ez dago argi. EAJ-PNVk eta PSE-EEk euren akordioei eusten badiote, logikaz EAJrentzat litzateke alkatetza. Baina politika orokorrean ikusi beharko da hurrengo asteetan zein erabaki hartzen diren.