Ekainaren 10ean irekiko ditu ateak Urnietako udal igerilekuak

Aiurri 2023ko mai. 29a, 08:55

Urnietako udal igerilekuan dena prest dago, ekainaren 10ean ateak irekitzeko. Hiru hilabetez egongo da zabalik, izan ere, irailaren 10 arte eskainiko baitu zerbitzua. Epe horretan, astelehenetik igandera bitartean erabili ahalko da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30 arte. Igeri egin nahi dutenek goizeko lehen orduan izango dute aukera, 11:00 arte kale bat itxiko bat horretarako.

Bazkide ez diren pertsonek, baina igerilekuaz gozatu nahi dutenek, igerilekurako udako bonuak erosteko aukera dute. Banakako bonuak 55 euro balioko du, eta familiarrak, aldiz, 109 euro. Bestalde, 10eko bonoak eskuratzeko aukera ere ematen da. 21 urtetik beherakoek 37,5 euroan eros dezakete bono hori, eta 21 urtetik gorakoek berriz, 59 euroan. Nahi dutenek egun bateko sarrera eros dezakete. Kasu horretan 21 urtetik beherakonetzat prezioa.

Taberna-zerbitzua
Aurreko urtean bezala, igerilekuko eremuan taberna zerbitzua eskainiko da denboraldi osoan . Bertan, izozkiak eta freskagarriak erosi ahalko dira, besteak beste.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!