Garaipena eskuratu dute urnietarrek denboraldiko azken partidan

Aiurri 2023ko mai. 30a, 12:29

Urnieta Kamox Precision Machining taldeko kadeteek denboraldiko azken norgehiagoka jokatu zuten Ordizian. Modu ezin hobean amaitu dute denboraldia eta garaipen garbiarekin itzuli ziren etxera (15-28). 

Gorritxoak jaun eta jabe izan ziren partida osoan, eta, denboraldiko azken partidan urte osoko lanaren emaitza islatu zuten markagailuan. Esanak esan, beren multzoan Gipuzkoako Kopako bigarren postuan amaitu dute denboraldia, Andoaingo Leizaranen atzetik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!