XVI. mendeko txokolatezko baletxalupa bat eraiki dute Gipuzkoako hainbat gozogilek

Aiurri 2023ko eka. 1a, 12:04
Iturria: Gaztelo

Zortzi metroko baletxalupa eraiki dute Albaola itsas kultur faktoriarekin batera Gozoa elkarteko zenbait kidek, tartean, Urnietako Gaztelok eta Andoaingo Arrutik. Pasai San Pedron egin dute eta gaur itsasoratuko dute, eguerdiko 14:00etan.

XVI. mendera atzera salto egiteko aukera emango du hitzorduak, izan ere, garai horretako ontzia da berreraiki dutena, hain justu ere, 1978an, San Juan baleontziaren azpian aurkitu zutena, Kanadako Red Bayn. 

 



Itsasoratzea zuzenean ikusteko, egin klik HEMEN

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!