Hainbat ekintza antolatu ditu Urnietak Itaiak, ekainaren 11n, indarkeria matxistaren gainean hausnartzeko, herrian dauden beharrak identifikatzeko, bai eta elkarren artean ezagutzeko ere. Arratsaldeko 16:00tan, San Juan plazan elkartzeko deialdia zabaldu dute antolatzaileek. Hala, ezagutza-jolasak eta asanbladaren aurkezpena egingo dira. Horrez gain, Urrakako auzoan, mural-margoketa eta pikoteoa egongo dira: "Deialdia irekia eta parte-hartzailea izango da, emakume eta neska guztiei zabaltzen diegu etortzeko gonbidapena".