Ordutegi-aldaketak, udari begira, udal eraikinetan

Aiurri 2023ko eka. 9a, 11:29

Udako denboraldian aldatu egiten dira udal eraikinen ordutegi batzuk. Ondorengoak dira egokitzapen nabarmenenak.

Lekaioko bulegoa
Ekainaren 6tik irailaren 8ra: astelehenetik ostiralera 9:00-14:00.

Liburutegia
Ekainaren 12tik irailaren 8ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00. Abuztuaren 7tik 25era berriz, itxita egongo da.

Ikasgela
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra: astelehenetik ostiralera 9:00-14:00 eta larunbatak 9:30-14:00. Ikasgela ireki eta ixteko deitu Udaltzaingoari: 943 00 80 90.

Kiroldegia
Ekainaren 10etik irailaren 10era: astelehenetik ostiralera 8:30-22:00 eta, larunbatak eta igandeak 9:00-21:00.
Igerilekua bestalde, epe horretan astelehenetik igandera erabili ahal izango da 10:00-20:30 bitartean.

Sarobe
Ekainaren 12tik irailaren 8ra: astelehenetik ostiralera 9:00-14:00.

Bertan
Bertan herritarren arretarako bulegoan bere aldetik ohiko ordutegia mantenduko du, hau da, astelehenetik ostiralera 7:30-14:30 bitartean.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!