Urnietako udal antzerki tailerrak ikasturte amaierako ikuskizuna egingo du, "Gloria"

Aiurri 2023ko eka. 13a, 09:34

"Gloria" izeneko ikasturte amaierako ikuskizuna egingo du Urnietako udal antzerki tailerrak. Ekainak 18an izango da ikuskizuna, arratsaldeko 19:00tan, Saroben. Gonbidapenak Sarobeko bulegoan, txarteldegian eta online bidez eskuratu ahal izango dira.

Sinopsia

Gloria eta Ricky, Silvia eta Coponius bi senar-emazteak dira, argitaletxe baten lagunak eta jabeak. Horietako bikote bat banandu egin da eta horrek bazkide berri bat aurkitzeko beharra eragiten du. Lan honetako gainerako pertsonaiak bizitza bikoitza duen zerbitzari bat eta eskrupulurik gabeko jauntxo aberatsa dira. Barre algarak eragiteko eta, aldi berean, sakon hausnartzeko gai den obra aurkeztuko  dute udal antzerki tailerreko kideek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!