Gaztelekuko ekaineko programazioa eskuragarri

Aiurri 2023ko eka. 9a, 12:56

Urnietako Gaztelekuak ekintzaz jositako programazioa antolatu du ekainari begira: futbol txapelketa, sukaldaritza tailerra, xake txapelketa, jolas librea, brikolajea, slackline eta pista jolasa, besteak beste. Gaztelekua 17:00etatik aurrera irekitzen da astelehenetik ostegunera LH6-DBH4 bitarteko gazteentzat. Ostiraletan berriz, ordutegi berean DBH-ko nerabeei zuzendua egoten da.

Ikusi programazio osoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!