Hauteskunde orokorretarako erroldaren jendaurreko erakusketa

Aiurri 2023ko eka. 9a, 13:02

Hauteskundeetako legedian ezarritakoaren arabera, hauteskunde erroldaren zerrendak jendaurrean jarri dira.

2023ko ekainaren 5etik 12 arte, biak barne, Udal Bulegoetan eta Donostiako Jose Maria Soroa kaleko 23an dagoen Hauteskunde-Erroldaren Bulegoetan, edozeinek, 2023ko martxoaren 1eko bere egoera kontuan hartuta zerrendatik kanpo utzi bada edo behar ez bezala agertzen bada, erreklamatu ahal izan dezan.

Erreklamaziogileek erreklamazio inprimakia sinatu beharko dute, eta nortasun agiria, gidabaimena edo pasaporte originala aurkeztu beharko dute, bai eta aipatutako agiri horietako baten fotokopia bat ere, erreklamazio inprimakiari gaineratzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!