"Doinu berriak dantzan" ikuskizuna taularatuko du Saroben Egape Dantza Taldeak

Aiurri 2023ko ekainaren 9a

"Doinu berriak" ikuskizuna oholtzaratuko du Egape Dantza Taldeak, igande honetan, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

Orotara, bi emanaldi izango dira: lehenengoan, helduen taldea ikusteko aukera izango da, estrainekoz. 18:30ean izango da hitzordua eta zazpi koreografia eskainiko dituzte. Sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin. Interesa dutenek Sarobeko bulegoan eskura ditzakete.

Ondoren, gazteen txanda iritsiko da 19:30ean. Ikasturtean landutakoa zaleei erakustarazteko 17 koreografia berritzaile dantzatuko dituzte. Kasu honetan, sarrerak Sarobeko bulegoan eskura daitezke 3 euroko prezioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!