"Esan diren eta ez diren hitzen eguna" izan zen asteburuan, Etxeberri plazan

Aiurri 2023ko eka. 12a, 12:13

Hitzordu berezia izan zen ekainaren 11n Etxeberrin: “Esan diren eta ez diren hitzen eguna” antolatu dute plazarekin lotura berezia daukaten merkatariek, Ainara de Miguel Ikasmineko kidearen proposamenez: "Zoragarria izan da. Harrera ikaragarria izan du. Poz-pozik gaude". 

Goizeko 11:00etan ireki zuen Garbiñe Larrea naturopatak egitaraua "Sendabelarrek dakitena" eta "Sendabelar baratzea" liburuen aurkezpenarekin. Ondoren, abesti topaketa izan zen eguerdiko 13:00ean, Kantazaunen eskutik. Bien bitartean, zizka-mizkak eskaini zituzten Celtics Pub-ek eta Biak kafetegiak. Hala, irakurketa txokoa ere egon zen, gonbidatu bereziekin, baita liburuak trukatzeko txokoa ere: irakurketa feminista, haur literatura, eleberri beltza...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!