Adin tarte horretako Urnietako gazteek kirol jarduera desberdinak probatzeko aukera izango dute uztailaren 3, 4, 5 eta 6an ate irekien jardunaldietan. Jarduerak dohakoak izango dira eta parte hartu nahi dutenek ekainak 19a bitarte eman beharko dute izena kiroldegiko harreran.
- Gazte Zunba: 10:30etan
- Gazte Spinning: 10:30etan
- Gazte Trainning: 11:30etan
Igeriketa ikastaroak 3 urtetik gorako haurrentzat
Udal igerilekuan bestalde, bi ikastaro mota eskainiko dira uztailean, asteka, hastapenekoa eta aurreratua.
- Uztailak 3-7
- Uztailak 10-14
- Uztailak 17-21
- Uztailak 24-28
Eskainiko diren ikastaroak ondorengoak izango dira:
- Igeriketa hastapena (urarekin lehen kontaktua). Ordua: 11:45
Astearen prezioa: Buruntzaldeako bazkideak: 31,06 € Ez bazkideak: 62,11 € - Igeriketa aurreratua (flotabilitate autonomia duten pertsonentzat). Ordua: 11:00
Astearen prezioa: Buruntzaldeako bazkideak: 46,58 € Ez bazkideak: 93,17 €