"Doinu berriak" ikuskizuna , Egape Dantza Taldearen eskutik

Aiurri 2023ko eka. 12a, 09:00

"Doinu berriak" ikuskizuna oholtzaratu zuen atzo Egape Dantza Taldeak, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

Orotara, bi emanaldi izan ziren: lehenengoan, helduen taldea ikusteko aukera egon zen, estrainekoz. 18:30ean hasi zen hitzordua eta zazpi koreografia eskaini zituzten, doinu tradizionalak eta berritzaileak uztartuta. Ondoren, gazteen txanda iritsi zen, 19:30ean. Ikasturtean landutakoa zaleei erakustarazteko 17 koreografia berritzaile dantzatu zituzten. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!