Hurrengo denboraldirako izen-emate epea zabaldu du Urnietako Eskubaloi Taldeak

Aiurri 2023ko eka. 13a, 13:54

Ekainaren 15ean eta 19an eman ahal izango da izena hurrengo denboraldirako, kiroldegiko bulegoetan.

Aurreko bi denboraldietakoren batean (eskubaloi-eskola barne) fitxa edo izen-ematea duten jokalariak:

  • Helbide elektroniko bat bidaliz: eskubaloia.urnieta@gmail.com
  • Presentzialki, 18:00etatik 20:00etara, osteguna 15 eta astelehena 19 Kiroldegiko bulegoetan.

Bi kasuetan, nahikoa izango da izen-abizenak eta jaiotze-data jakinaraztea.

Fitxarik edo aurretiko inskripziorik gabeko jokalariak:

  • Presentzialki, 18:00etatik 20:00etara, osteguna 15 eta astelehena 19 Kiroldegiko bulegoetan

2015etik eta aurrekoetatik jaiotako guztiek parte har dezakete eskolan edo emakumezkoen eta gizonezkoen talde federatuetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!