Kanpaina ekainaren 23an abiatuko da eta parte hartzen duten establezimenduek globo more bat ipiniko dute On Biziren bereizgarriarekin. Egun horretatik aurrera, urontziak, poltsak eta amantalak banatuko dituzte kanpainan parte hartzen duten establezimenduek haien bezeroen artean.