Urnietako Udala eratzeko eta alkatea hautatzeko bilkura izango da, larunbatean

Aiurri 2023ko eka. 15a, 11:44

Urnietako Udala eratzeko eta alkatea hautatzeko bilkura izango da larunbat honetan, ekainaren 17an, 12:30ean. Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalean ikusi ahal izango da ondoren. Bestalde, interesa duten herritarrek zuzenean ikustera joateko aukera dute. 

Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
1. Adinekoen mahaiaren osaketa.
2. Egiaztagutunen egiaztapena.
3. Zinpeko edo promesa eta zinegotzien kargu-hartzea.
4. Alkatearen hautaketa eta izendapena.
5. Alkatearen kargu-hartzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!