Udako solstizioa ospatuko da Urnietan

Aiurri 2023ko eka. 16a, 11:30

Urtero bezala San Joan gaua ospatuko da Urnietan ekainaren 23an eta hainbat ekintza antolatu dira egun horretarako. Aurten, ordea, San Joan plazan gauzatuko dira ekintzak, Plazido Muxikan plaza estaltzeko lanak egiten ari baitira.

Gaueko 22:00etan bilkura egingo da San Joan plazan. Ordu laurden beranduago Urnietako Akelarre taldearen ikuskizuna ikusteko aukera izango da eta 22:30ean berriz, sua piztuko da. Azkenik, egunari amaiera emateko erromeria izango da Txanbolin Txistulari Bandaren eskutik.

Leku aldaketa dela eta, aurtengo sua dezente txikiagoa izango da eta debekaturik egongo da paper, kartoi edo antzekoak sutara botatzea eraikinak eta zuhaitzak hurbil daudelako, haien segurtasuna bermatzeko.

Bestalde, plaza itxita izango da ekintzek irauten duten bitartean  eta ibilgailuek San Joan kaletik Yurramendira soilik joan ahalko dute, Arantzubiruntz doan errepidea moztuta egongo baita. Era berean, San Joan kaletik Geltoki kalere ere ezingo da joan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!