Eskertza jaia antolatu du AEK-k, Mintzalagun proiektuak eta Zilegi Eskolak izandako harrera ona ospatzeko

Aiurri 2023ko eka. 16a, 12:20

Mintzalagun proiektua eta Zilegi Eskola ospatzeko jaia antolatu du herriko AEK-k, ekainaren 22an, Etxeberri plazan, bi ekimenek izan duten arrakasta medio. Eskertza gisa, askotariko ekintzez jositako egitaraua ondu dute. 

Bertan, Mintzalagun proiektuan parte hartu dutenak eta Zilegi Eskoletan aritu direnak elkartuko dira, jai giroan. Herriko beste eragile batzuek ere hartuko dute parte: bertso-eskolako kideek, musika eskolako trikitilariek eta Kantazaun taldekoek, hain zuzen ere. 

Ekimenak bertatik bertara ezagutzeko, datorren ikasturterako izena emateko eta jai giroan tarte atsegina gozatzeko aukera izango da, bertan. Horrez gain, jan-edanerako eta opariren bat jasotzeko aukera ere izango dute gerturatzen direnek. Deialdi irekia da eta beraz, Urnietako herritarrak bertaratzeko gonbidapena egin dute antolatzaileek. Halaber, Urnietako Udalak, Biak kafetegiak, Celtic´s tabernak eta BM supermerkatuak emandako laguntza eskertu nahi izan dute

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!