Parte-hartzaileak 10:30ean irtengo dira plazatik. San Joan eta Arkabe kaletik jaitsiko dira, eta biribilgunean Etxeberri auzora sartuko dira. Bertan, 300 bat metroko zuzengunetik jarraituko dute, Ermotegitik trenbidearen azpitik igarotzen den pasabideraino doan landa-bidearekin bat eginez.
Ondoren, industrialdetik jarraituko da ibilbidea, Igerategi eta Muebles Iturberen aurretik pasatuz eta trenbidearen ondotik doan bidetik jarraituz. Erratzuko zubia zeharkatuko da gero, Aranzubi kaletik biribilguneraino iritsiz. Bertan, eskuinerantz egingo da zirkuitua San Juan plazan amaitzeko.