Pilotalekuak erabilera librea izango du, udako sasoian

Aiurri 2023ko eka. 22a, 09:00

Erreserbarik gabe, Udal pilotalekua modu librean erabiltzeko aukera izango dute herritarrek ekainaren 22tik, irailaren 1era bitarte, 09:00etatik 21:00etara. Dena den, ordutegi horretan, udalekuek, entrenamenduek eta erreserbek lehentasuna izango dute erabilera librearen aldean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!