Jam sessiona izango da ostiralean, Poxta Zaharrek antolatuta

Aiurri 2023ko eka. 26a, 11:01

Gazte Festen lekukoa Sanmielei eman aurretik, udan ere zer gozatua eman nahi die urnietarrei Poxta Zahar gazte kuadrillen elkarteak. Bide horretan, jam sessiona antolatu dute hilaren 30ean, ostiralarekin, San Juan plazan, iluntzeko 19:00tan hasita.  

"Kaixo Urnietar!!!

Bukatu dia Gazte Festak, eta Sanmielak datoz laxter, baño, tartian, zeoze in berko deu herrin, ez?

Ba noxki!! Uda hasteko gau giro earrakin Jam Sessiona antolatu deu!! Musikari asko ditugu herrin, batzuk entzun ditugu, eta beste asko deskubritzeko eongo dia oaindik!!! Atea gitarra, findu ahotsa, muittu gorputza ta animatu datorren ostiralen San Juan plaza!!! Edaria eskeiniko deu bertan!!!"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!